Algak oraina dira
Algak oraina dira
Algak behar ditugu
Europan elikagaien eskaera gero eta handiagoari erantzuteko erronka dugu, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak klima, lurrean eta biodibertsitatean eragiten duen inpaktua murriztearekin batera.
Algek lagundu egingo dute nekazaritza eta elikadura sistemen jasangarritasuna bermatzen, bioekonomia zirkularra garatzen eta oinarri biologikoko produktu berriak lortzen, Europar Batasunaren arabera.
Europako Batzordearen Ekonomia Zirkularraren Ekintza Planarekin bat eginda, Euskadiko 2024ko Ekonomia Zirkular eta Bioekonomia Planaren helburua da algek eskaintzen duten aukeraz baliatzea garapen jasangarrirako helburuetan eta Euskadiren lehiakortasunean eta hazkunde ekonomikoan laguntzeko.
Zer egingo du Algakin-en?
Sustatu
Gaitasun zientifiko-teknologikoa eta prestakuntza espezifikoa sustatu.
Eskualdeko I+G eragileen arteko sinergiak eraiki nahi ditugu, laborantza sistemetatik merkaturaino, modu osagarri eta koordinatuan lan egin dezaten.
Bultzatu
Enpresa jarduera bultzatu.
Algen balio katearen enpresa jarduera sustatu eta erakarriko dugu, algen erabilera bultzatuz, ekintzailetzako ekintzak abiaraziz (startupak) eta atzerriko enpresak erakarriz.
Sortu
Ezagutza eta onarpen soziala sortu.
Garrantzitsua da gizartea algen aukeraz kontzientziatzea, onarpena sustatzeko eta merkatuaren aldetik eskaria estimulatzeko.
Egokitu
Eskualdeko legedia EBko erregelamendura egokitu.
Horretarako, EBn alga jatorriko produktuak merkaturatzen laguntzeko garatzen ari diren legegintzako-neurriak ezarri behar ditugu Euskadin.
Algakin-en xedea da…
- Algei buruzko ikerketa eta ezagutzaren garapena sustatzea eta enpresei transferitzea.
- Euskadin algen inguruan enpresa sarea garatzen lagunduko duen ekosistema bat bultzatzea, eskualdea erreferentziako gune gisa posizionatuz Europako hegoaldean ezagutzari, teknologiari eta enpresen garapenari dagokienez.